XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

Barne-produktu gordina merkatu-preziotan

Unitate egoiliarren produkzio-jardueraren azken emaitza errepresentatzen du, eta produkzioari lotutako zergekiko produkzio guztiari bitarteko kontsumoak kentzetik geratzen denari dagokio.

Azken kontsumoa: pribatua eta publikoa

Azken kontsumoak giza beharrak zuzenean asetzeko erabilitako ondasun eta zerbitzuen balioa errepresentatzen du, behar horiek nahiz indibidualak (familien azken kontsumoa) nahiz kolektiboak (administrazio pribatu eta publikoen azken kontsumoa) izan.

Kapital finkoaren eraketa gordina

Produkzio-unitate egoiliarrek beren produkzio-prozesuetan erabiltzeko xedearekin erosiak (edo beren kontura produzituak) izan diren helburu ez-militarretara destinaturiko nolabaiteko balioa duten ondasun iraunkor berriez eratuta dago.

Kapital finkoaren eraketa gordinaren parte egiten du baita kapital finkoko ondasunei gehitutako zerbitzuen balioak ere.

Eguneko prezioak

Eguneko prezioak direla adierazten du monedaren balorazioa aurtengo pezetetan eginda dagoela.

Prezio konstanteak

Prezio konstanteak direla adierazten du monedaren balorazioa oinarri-urte jakin bateko pezetetan egina dela.

Izakinen aldakuntza

Nahitaezko inbertsio bat bezala kontsideratzen da, eta produkzio-unitateen eskuetan bukatutako ondasunen aldakuntza eta fabrikazio-bidean dauden lanen balioa eta lehengaien aldakuntza jasotzen ditu.

Barne-produktu gordina faktore-kostutan

BPG merkatu-preziotan oinarritzat harturik, produkzioari lotutako zergak kentzen dira, eta ustiapeneko subentzioak gehitzen.

Input-Output Taula baten eskema

Input-Output Taula bat kontabilitateko tresna bat da beti eta, bere elaborazioak Input-Output ereduak galdatutako baldintzekin betetzen duen neurrian, eredu horren oinarri estatistikoa izango da.